Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for the ‘Denda bat sarean’ Category

Indubriken aldaketak

Ez neukan zertan begiratu hemen idatzitako azken post-aren data jakiteko hilabete ugari pasa direla. Hala ere, begiratu egin dut. Eskerrak aurpegi lotsa-kolore gorria pantailan geratzen den eta ez den zibermunduan sartzen.
Blog honekin gogoratu naiz bihar Indubrik-eko webgunea aldatzekotan gaudelako. Uztailean iada kalean behar zen egon. Juxtu-juxtu enaute ni kaleratu atzerapen honengatik!!
Lan asko dago webgune honen [...]

Read Full Post »

Sua

Aurreko astean sua izan genuen gure lantegian. Egur pixkat erre zen baina ez zen beste munduko ezer gertatu. Txarrena argindarra kendu behar izan genuela su fundamentuz itzali ahal izateko.  Horren ondorioz, telefono eta internetik gabe egon ginen egun erdiz. Etxera heltzerakoan gure web orrian eta blogean abixu bat jartzea pentsatu nuen, gurekin harremanetan jartzen ahalegindu [...]

Read Full Post »

Nola lagun diezaioke blog batek interneten saltzen duen enpresa bati?
Demagun interneten altzariak bilatzen ari naizela, erosteko asmoarekin (zaila da sinistea motel, baina bazegok jendea altzariak zuzenean ikusi gabe erosten dizkikena!). Orokorrean Google jarriko luke lanean gustuko altzariak aurkitu arte.
Azken bi urteetan saltseatzen ibili ostean aurkitu ditudan altzarien salmentarako webguneak nahiko estatikoak izaten dira, oso gutxitan [...]

Read Full Post »

Dendariak zuhur eta tentuz jardun behar duen beste une bat arazoak dira. Bai, mundu zoragarri eta perfektuak ez dira existitzen, eta gure produktuek ere arazoak izan ditzakete. Adibidez, Indubriken kasuan, noizean behin gertatzen zaigun gauzetako bat bidalketarako erabiltzen dugun enpresak kolpetxoren bat ematea da. Pentsa, hiru bat aste itxaron ondoren produktua etxean izateko, hamaika kolpe [...]

Read Full Post »

Dendariarena (bi)

Aurrekoan nioen denda bat izanez gero, dendaria ere beharrezkoa dela bezeroekin hartu emanak izateko. Orduan elkarrizketa nuen hizpide, erosketa aurreko fasea. Baina gainerako faseak ere funtsezkoak dira.
Sarean dendaria izateaz gain, eroslea ere izana naiz (bidaiak, elektronika kontuak, liburuak, kamisetaren bat, domeinu bat …). Ezin dut esan danetik gertatu zaidanik, baina bai gauza xelebreak gertatu [...]

Read Full Post »

Dendariarena

Ondoan dagoen amona irribartsu hau ez dakit nongo dendaria den. Pertsona bat galdezka joaten zaionean ea zein tomate prijitu marka den hoberena bere gomendioa ematen dio. Edota bere dendan komuneko papera non dagoen erakusten dio noraezean dabilen bezeroari. Denda hortan bada pertsona bat bere bezeroaz (singularrean hobe) arduratzen dena.
Denda horretan sartuz gero, bezeroa lasai ibil [...]

Read Full Post »