Zeinek ez du noizbait kokoteraino bukatu tabernaren batean edota jatetxeren batean zerbitzariak emandako tratuarekin. Batzutan badirudi fabore bat egiten ari direla guri zerbait ateratzerakoan.
Ba Alemaniako s´Baggers kateak ondorengo bideoan ikus daitekeen jatetxea diseinatu du. Ez dago eskaria hartuko dizun kamarerorik, edota bazkaria ekarriko dizunik. Eskaria mahaian dagoen pantailatxo batean egiten da eta eskatutakoa goikaldean dagoen sukaldetik jeisten da Igeldoko “Montaña Suiza” diruditen errail batzuetatik.
Zerbitzariak, egon badaude, baina bezeroekin hitzegin, argibideak eman eta halako erlazio marketing-a egiteko. Agian horrela, lekuak ez du horren hotza emango, ezta?
Kontzeptu hau ez dute egin zerbitzari desatseginak pikutara bidaltzeko; beti bezala, dirua aurreztea da arrazoia. Antza, operatiba gastuak %40 eta 50 tartean gutxitzen dira, jende gutxiagoren beharra dela eta.
Zaila da imajinatzea poteoan halako txisme bati lau kaña, bi kalimotxo eta destorni bat eskatzea, ezta? Edota tortila pintxoa errail hoietatik jeisten ari denean erortzeko beldurra…
Tabernen etorkizuna hau ote?, Kultuko tortilek horrela egingo al dute egan?
Iturria Blog Salmon


