Ez neukan zertan begiratu hemen idatzitako azken post-aren data jakiteko hilabete ugari pasa direla. Hala ere, begiratu egin dut. Eskerrak aurpegi lotsa-kolore gorria pantailan geratzen den eta ez den zibermunduan sartzen.
Blog honekin gogoratu naiz bihar Indubrik-eko webgunea aldatzekotan gaudelako. Uztailean iada kalean behar zen egon. Juxtu-juxtu enaute ni kaleratu atzerapen honengatik!!
Lan asko dago webgune honen atzean, eta ez soilik Adimediak egin duena (beti bezala, hamarrekoa Alexis, Ramón eta gainerakoei). Indubrik zenaren eta bilakatu nahi dugunaren artean alde handia dago. Lehen ekoiztea zen gure lana. Webgunea zerutik eroria bezalakoa zen, mundura leiho bat, baina horixe, ekoizle baten leihoa, bere gauza on eta txarrekin.
Orain denda bat bilakatu nahi dugu. Funtean filosofia ez da gehiegi ere aldatzen, lehen zegoena eta berriak gauza bera dute helburu: saltzea.
Baina lehen altzari klase konkretu bat saltzeko prestatua bazegoen, orain, edozein altzari sal dezakegu.
Eta denda batean ez da soilik saltzen norberak ekoizten duena, baita besteena ere. Hor oraindik egiteko asko daukagu. Batzutan beste altzari batzuk erosi eta bersaldu egingo ditugula suposatzen dut, besteetan berriz lekua utziko diegu beste ekoizle batzuei. Baina atal hau lantzea benetan da zaila, batez ere, altzari ekoizleak eroso daudelako oraingoz salmenta sistema tradizionalarekin.
Aldatuko dugun beste alor bat, produktuari buruz ematen dugun informazioa da. Orain altzari bakoitzak bere deskribapena eramango du. Gainera deskribapen hori nahi dugunean editatu dezakegu, horrela, galdera berdina hamaika aldiz egiten badigute, deskribapenean idatz dezakegu.
Beste berrikuntza bat: bideoa. Idealista.com -en aurrenetarikoak izan ziren etxeen bideoak erakusten. Hogei-en ere lehenetarikoak izan gara autoen bideoak egiten. Orain, altzarien bideoak egingo ditugu, beti ere, guk geuk eginak. Asmoa, altzaria beste era batean erakustea da, era dinamikoago batean. Gaur arte, argazkiak soilik ikusten genituen, estatikoak. Bideoak beste joko mota bat ematen duela uste dut.
Blogarekin jarraitu egingo dugu, komunikazio zuzena lantzeko asmotan. Eta gainera Twitter ere erabiltzeko asmoa daukagu. Hemen interesgarrienak laburtasuna eta sakelekoan mezuak jasotzeko aukera dira.
Bukatzeko, kasualitatez blog honetara erori bazara, hadi egon zaitez Indubriken webgunera, zozketa politt bat egin behar baitugu!.
Aurreko astean blogean iragarri nuen sorpresaren bat emango genuela, eta iruzkinetako galdetzen zuten ea Ikearen lehiakideak bilakatuko ote ginen. Hori, argi dago, gehiegi da, baina proiektuan eibartarrak egonda… nork jakin!! KONTUZ IKEA!!


