Aurreko astean sua izan genuen gure lantegian. Egur pixkat erre zen baina ez zen beste munduko ezer gertatu. Txarrena argindarra kendu behar izan genuela su fundamentuz itzali ahal izateko. Horren ondorioz, telefono eta internetik gabe egon ginen egun erdiz. Etxera heltzerakoan gure web orrian eta blogean abixu bat jartzea pentsatu nuen, gurekin harremanetan jartzen ahalegindu zen jendea jakinaren gainean jartzeko. Web orriko abixua kendua dago iada, baina blogekoa hementxe daukazute.
Gaur honi buruz aritu gara hitzegiten lanean. Batzuk zioten sutearena lau haizeetara zabaldu izana ez dela ona, itxura txarra ematen duela. Beste zenbaitzuk, ez diogu alde txarrik ikusten. Gure ustez, itxura txarra ematen duena telefonoak seinalerik ez ematea da. Zer pentsa lezake iadanik bere altzaria ordaindu duen bezero batek telefonoak seinalerik ematen ez badu?
Hala ere, beste lankideen iritzia ulertzen dut, sutea izan dugula jakitea ezin baita izan publizitate onegia (nahiz eta suteak ez duen eraginik izan ez gure lantokian ezta iaia ere gure planifikazioan).
Agian gardentasunean gehiegi sinisten dudalako izango da edota Cluetrain Manifestok dioen elkarrizketa hori itsu-itsuan jarraitu nahi izaten dudalako. Hori bai, hurrengoa halako zerbait gertatuz gero, zalantzak izango ditut zer egin. Espero dezagun denbora asko pasatzea hurrengo aldirako, edo hobe, ez dadila inoiz heldu une hori!.


