Hamar minutu baino gehiago behar izan ditut Bittor Sarasketa kaletik Julian Etxeberriarako bidea egiteko, autoz, noski. Arrazoia hor goiko argazkian aurki daiteke, Coliseoko obrak. Begira egonda hiru burutapen etorri zaizkit:
- Nola arraio daukate orain horrenbesteko presa lanak bukatzeko urteak eman dituztenean alperrarena egiten? A bai, egia da, maiatzean daukaguna! Zertan ari ote nintzen pentsatzen. Bide batez, oroitu dut lagun batek esan zidala bere aitari (inguruko merkataria) aspaldi erakutsi ziotela barrukoa amaituta (dotore, portzierto). Coliseoko obrekin jarraituz, ze sateliteri otu zaio eguerdiko hamabietan Eibar tope dagoenean halako makinatzar batek Errebal kalea moztea????
- Ea norbaitek apustua onartzen didan: baietz maiatzerako Merkatu plazan kartelen bat jarri egin behar duten super gune komertziala iragarriz??!!
- Nahiago dudala elurrari begira egon Eibarren kotxearekin nabilenean, ze bestela estresak jango nau!


