Geo-engineering (edota planetary engineering), euskaraz geo-injinerutza edo mundu-injinerutza bezala itzul daitekeela suposatzen dut.
Behin irakasle xelebre bat izan nuen. Klasean geundela halako zerbait planteatu zigun: “Dakizuenez unibertsitate honetan autoa aparkatzeko ez dago ia lekurik eta parkina beti dago betea. Nola konpondu daiteke arazo hau?” Guztiok aparkaleku gehiago nola egin hasi ginen pentsatzen: lurrazpiko aparkalekua, erreka gainean aparkaleku bat moldatu, … Berak beste era batean planteatu zuen: “arazoa izan liteke aparkaleku gutxi dagoela, edota auto gehiegi”. Harrapazak!!
Horixe etorri zait burura post honi izena ematen dion terminua artikulu batean irakurtzean. Funtsean, mundua jasaten ari den eguraldi aldaketa hozberoaren igoerak sortu du, beraz, zer egin? Orain arteko ideia guztiak negutegi efektua sortzen duten gas eta halakoak gutxiago sortzera bideratuak daude.
Geo-injinerutzak planteatzen duena, beste norabide batean doa: garbi xamar dago CO2 isurketak hazten ari direla, beraz, munduko tenperatura hozten ahalegindu beharko ginateke.
Artikuluan hainbat sistema azaleratzen dira mundua artifizialki hozteko, gutxi gora behera hauek dira:
- Eguzkia eta lurraren arteko distantziaren erdian milioika objektuk sortutako ispilu-aterki moduko bat jarriko lukete. Era honetan eguzki izpien %1,8 desbideratzea lortuko litzateke. Proiektu hau da guztietan garestiena eta konplexuena. Pare bat bilioi dolar inguru (ezer gutxi, ezta?).
- Jo dezagun espaziotik goi atmosferara. Bigarren ideia aurrekoaren nahiko tankerakoa da eta gure atmosferan eguzkiaren izpiak islatuko lituzketen objektu txikiak zabaltzean datza. Hau naturan gertatu ohi izan da, adibidez, 1991.ean Pinatubo mendiaren leherketan hedatu ziren sulfato partikulekin. Kuriosoa bada ere, karbono dioxidozko poluzioak ere efektu bera sortzen omen du (Bilboko laino famatua?, gainera nahita egiten zuten!!). Sistema hau ez omen da bideragarria mundu mailan egiteko, eta hobea omen da leku mugatuetarako, adibidez poloetarako.
- Lainoak aipatu ditut eta lainoekin bukatuko dugu. Azken ideiaren funtsa lainoak sortzean datza, itsas lainoak, zehatzak izateko. Itsasontzi arraro batzuk itsasoko ura aire bilakatuko lukete eta aire hau laino bilakatuko litzateke. Aurreko kasuaren tankeran, era lokalean eragiteko balioko luke (artikuluak dioenez, abuztu inguruan ipar poloan erabil liteke eta abendu parean berriz hego poloan).
Egunen batetan zientzialariren batek hau irakurriz gero, ez izan oso gogorra kritikekin!!


