Dendariak zuhur eta tentuz jardun behar duen beste une bat arazoak dira. Bai, mundu zoragarri eta perfektuak ez dira existitzen, eta gure produktuek ere arazoak izan ditzakete. Adibidez, Indubriken kasuan, noizean behin gertatzen zaigun gauzetako bat bidalketarako erabiltzen dugun enpresak kolpetxoren bat ematea da. Pentsa, hiru bat aste itxaron ondoren produktua etxean izateko, hamaika kolpe dituela konturatzen gara!! Zer egin dezakegu? Ba zer egingo dugu bat! Bezeroakin hitzegin eta gauzak konpondu!
Aurreko postetan idatzitakoa berrestu beharra daukagu: bezeroarekin hitzegitea. Horregatik, aurrekoetan gehiegi aipatzen enuen kontu bat azaleratu nahi nuke: gure web orrian erraza izan behar da gure telefono zenbakia edota emaila aurkitzea. Gure kasuan, informazio honetaz gain kontsultarako formulario bat daukagu.
Aspaldi esperimentu bat egin nuen Google Talk eta Mesengerra erabiltzen. Egia esan behar badut, bi pertsonak bakarrik erabili zuten (eta bat gainera Azores irletakoa zen, bertara nahi zuen gure altzariak bidaltzea). Berez Redcoon dendan ikusi nuen Chat sistemak eman zidan mezularitza sistema hau erabiltzearen ideia, azkarra eta anonimoa zelako. Gauza txar bat dauka ordea: uneoro egon behar dela norbait galderak instant berean erantzuteko (emaila beranduxeago erantzun daiteke, hau berriz ez). Hori bai, gure kasuan, erabilera murritz hau izatearen arrazoietako bat gure web orrian argiegi ez dugula jarri izan daiteke.
Sarritan, “Ohiko galderen” (FAQ) atal bat nahikoa izan daiteke, baina aurkituko dugun baten bat galdera xelebreren bat egiten.
Motxean:
- Enpresarekin kontaktuan jartzea erraztu behar zaio bezeroari. Era azkar eta anonimoan bada, hobe.


