Feeds:
Posts
Iruzkinak

Archive for Martxoa, 2007

Twittervision

Bildu.net-en bitartez heldu naiz Twittervisionera. Benetan kuriosoa da minutu pare batez begira geratzea munduko zein lekutan dagoen uneoro norbait Twitter erabiltzen eta zer nolako fenomenoa bilakatu den.

Read Full Post »

Nola lagun diezaioke blog batek interneten saltzen duen enpresa bati?
Demagun interneten altzariak bilatzen ari naizela, erosteko asmoarekin (zaila da sinistea motel, baina bazegok jendea altzariak zuzenean ikusi gabe erosten dizkikena!). Orokorrean Google jarriko luke lanean gustuko altzariak aurkitu arte.
Azken bi urteetan saltseatzen ibili ostean aurkitu ditudan altzarien salmentarako webguneak nahiko estatikoak izaten dira, oso gutxitan [...]

Read Full Post »

Hamar minutu baino gehiago behar izan ditut Bittor Sarasketa kaletik Julian Etxeberriarako bidea egiteko, autoz, noski. Arrazoia hor goiko argazkian aurki daiteke, Coliseoko obrak. Begira egonda hiru burutapen etorri zaizkit:

Nola arraio daukate orain horrenbesteko presa lanak bukatzeko urteak eman dituztenean  alperrarena egiten? A bai, egia da, maiatzean daukaguna! Zertan ari ote nintzen pentsatzen. Bide batez, [...]

Read Full Post »

Geo-engineering

Geo-engineering (edota planetary engineering), euskaraz geo-injinerutza edo mundu-injinerutza bezala itzul daitekeela suposatzen dut.
Behin irakasle xelebre bat izan nuen. Klasean geundela halako zerbait planteatu zigun: “Dakizuenez unibertsitate honetan autoa aparkatzeko ez dago ia lekurik eta parkina beti dago betea. Nola konpondu daiteke arazo hau?” Guztiok aparkaleku gehiago nola egin hasi ginen pentsatzen: lurrazpiko aparkalekua, erreka gainean [...]

Read Full Post »

Elurra teilatuan …

… zakua lepuan… eta etxean bero bero. Hau lastima, bihar goizean Gasteiza joatekoa nintzen Araba Digitalak antolatzen duen Web 2.0 ikastaroa dela eta. Ikastaro hau Gorka Juliok ematen du eta dexenteko gogoa neukan harek esandakoa entzuteko. Bihar goizerarte itxaron beharko.
Hala ere, honek gogora dakarkit aspaldidanik pentsatzen dudan gauzetako bat. Halako kasuetarako bigarren plan bat edukitzea [...]

Read Full Post »

Dendariak zuhur eta tentuz jardun behar duen beste une bat arazoak dira. Bai, mundu zoragarri eta perfektuak ez dira existitzen, eta gure produktuek ere arazoak izan ditzakete. Adibidez, Indubriken kasuan, noizean behin gertatzen zaigun gauzetako bat bidalketarako erabiltzen dugun enpresak kolpetxoren bat ematea da. Pentsa, hiru bat aste itxaron ondoren produktua etxean izateko, hamaika kolpe [...]

Read Full Post »

Dendariarena (bi)

Aurrekoan nioen denda bat izanez gero, dendaria ere beharrezkoa dela bezeroekin hartu emanak izateko. Orduan elkarrizketa nuen hizpide, erosketa aurreko fasea. Baina gainerako faseak ere funtsezkoak dira.
Sarean dendaria izateaz gain, eroslea ere izana naiz (bidaiak, elektronika kontuak, liburuak, kamisetaren bat, domeinu bat …). Ezin dut esan danetik gertatu zaidanik, baina bai gauza xelebreak gertatu [...]

Read Full Post »

Dendariarena

Ondoan dagoen amona irribartsu hau ez dakit nongo dendaria den. Pertsona bat galdezka joaten zaionean ea zein tomate prijitu marka den hoberena bere gomendioa ematen dio. Edota bere dendan komuneko papera non dagoen erakusten dio noraezean dabilen bezeroari. Denda hortan bada pertsona bat bere bezeroaz (singularrean hobe) arduratzen dena.
Denda horretan sartuz gero, bezeroa lasai ibil [...]

Read Full Post »

Halaxe da, guztiak du bere hasiera (baita bukaera ere, baina hori enuke aipatu nahi), eta blog hau hastearen zergatien atzean azken 15 bat hilabeteetan ikasitako erakutsi nahia zegoela komentatu nuen. Ez dakit maisua izatearena barnean eramaten ote den. Akaso, egunen batean maisua izaten buka dezaket, hala ere, Julenek komentatzen dituen horietatik oooso urrun nago.
Zertara dator [...]

Read Full Post »

Zergatik?

Galderak egitea erraza da, zailena erantzunak ematea da. Ondo pentsatuta ez dakit zergatik hasi naizen blog hau idazten. Laneko kontuetaz askatasun osoz hitzegin nahi nuke, Indubriken egiten ari garenaz, eta orohar interesgarriak iruditzen zaizkidan beste zenbait esperientzia, ideia edota gaiz ere jardun nahi nuke.
Zergatik “Biharra”? Gure herrian hala deitzen zaio lanari, biharra edo beharra. Benetan, [...]

Read Full Post »