Feeds:
Posts
Iruzkinak

Yahoo! DRM-aren aurka

“I’m here to tell you today that I for one am no longer going to fall into this trap. If the licensing labels offer their content to Yahoo! put more barriers in front of the users, I’m not interested. Do what you feel you need to do for your business, I’ll be polite, say thank you, and decline to sign. I won’t let Yahoo! invest any more money in consumer inconvenience. I will tell Yahoo! to give the money they were going to give me to build awesome media applications to Yahoo! Mail or Answers or some other deserving endeavor. I personally don’t have any more time to give and can’t bear to see any more money spent on pathetic attempts for control instead of building consumer value. Life’s too short. I want to delight consumers, not bum them out”

“Ez naizela berriz ere tranpa honetan eroriko esateko nago gaur hemen. Lizentziadun zigiluek beraien edukia Yahoo!-ri eskaintzen badiote erabiltzailearentzat geroz eta traba gehiagorekin, ni ez nago interesatua. Zuen sentipenen arabera zuen negozioak behar duen hori egin ezazue, edukatua izango naiz, eskerrak emango dizkizuet, eta ez dut sinatuko. Ez diot utziko Yahoo!-ri diru gehiago inbertitzen bezeroentzako eragozpenetan. Niri ematekoak ziren dirua, Yahoo! Mail edota Answers-entzako aplikazio multimedia zoragarriak sortzen erabiltzeko esango diot Yahoo!-ri. Pertsonalki, ez daukat galtzeko denbora gehiagorik eta bezeroarentzako balioa sortu ordez kontrol saiakera patetikoetan diru gehiago xahutzen ikustea ezin dut jasan. Bizitza motzegia da. Bezeroak gozatuarazi nahi ditut, ez erre”

Ian Rogers, Yahoo!-ko Produktu Garapenerako Lehendakari ordea.

 Enrique Dans-en blogean ikusia.

Zeinek ez du noizbait kokoteraino bukatu tabernaren batean edota jatetxeren batean zerbitzariak emandako tratuarekin. Batzutan badirudi fabore bat egiten ari direla guri zerbait ateratzerakoan.

Ba Alemaniako s´Baggers kateak ondorengo bideoan ikus daitekeen jatetxea diseinatu du. Ez dago eskaria hartuko dizun kamarerorik, edota bazkaria ekarriko dizunik.  Eskaria mahaian dagoen pantailatxo batean egiten da eta eskatutakoa goikaldean dagoen sukaldetik jeisten da Igeldoko “Montaña Suiza” diruditen errail batzuetatik.

Zerbitzariak, egon badaude, baina bezeroekin hitzegin, argibideak eman eta halako erlazio marketing-a egiteko. Agian horrela, lekuak ez du horren hotza emango, ezta?

Kontzeptu hau ez dute egin zerbitzari desatseginak pikutara bidaltzeko; beti bezala, dirua aurreztea da arrazoia. Antza, operatiba gastuak %40 eta 50 tartean gutxitzen dira, jende gutxiagoren beharra dela eta.

Zaila da imajinatzea poteoan halako txisme bati lau kaña, bi kalimotxo eta destorni bat eskatzea, ezta? Edota tortila pintxoa errail hoietatik jeisten ari denean erortzeko beldurra…

Tabernen etorkizuna hau ote?, Kultuko tortilek horrela egingo al dute egan?

Iturria Blog Salmon

Indubriken aldaketak

Ez neukan zertan begiratu hemen idatzitako azken post-aren data jakiteko hilabete ugari pasa direla. Hala ere, begiratu egin dut. Eskerrak aurpegi lotsa-kolore gorria pantailan geratzen den eta ez den zibermunduan sartzen.

Blog honekin gogoratu naiz bihar Indubrik-eko webgunea aldatzekotan gaudelako. Uztailean iada kalean behar zen egon. Juxtu-juxtu enaute ni kaleratu atzerapen honengatik!!

Lan asko dago webgune honen atzean, eta ez soilik Adimediak egin duena (beti bezala, hamarrekoa Alexis, Ramón eta gainerakoei). Indubrik zenaren eta bilakatu nahi dugunaren artean alde handia dago. Lehen ekoiztea zen gure lana. Webgunea zerutik eroria bezalakoa zen, mundura leiho bat, baina horixe, ekoizle baten leihoa, bere gauza on eta txarrekin.

Orain denda bat bilakatu nahi dugu. Funtean filosofia ez da gehiegi ere aldatzen, lehen zegoena eta berriak gauza bera dute helburu: saltzea.

Baina lehen altzari klase konkretu bat saltzeko prestatua bazegoen, orain, edozein altzari sal dezakegu.

Eta denda batean ez da soilik saltzen  norberak ekoizten duena, baita besteena ere. Hor oraindik egiteko asko daukagu. Batzutan beste altzari batzuk erosi eta bersaldu egingo ditugula suposatzen dut, besteetan berriz lekua utziko diegu beste ekoizle batzuei. Baina atal hau lantzea benetan da zaila, batez ere, altzari ekoizleak eroso daudelako oraingoz salmenta sistema tradizionalarekin.

Aldatuko dugun beste alor bat, produktuari buruz ematen dugun informazioa da. Orain altzari bakoitzak bere deskribapena eramango du. Gainera deskribapen hori nahi dugunean editatu dezakegu, horrela, galdera berdina hamaika aldiz egiten badigute, deskribapenean idatz dezakegu.

Beste berrikuntza bat: bideoa. Idealista.com -en aurrenetarikoak izan ziren etxeen bideoak erakusten. Hogei-en ere lehenetarikoak izan gara autoen bideoak egiten. Orain, altzarien bideoak egingo ditugu, beti ere, guk geuk eginak. Asmoa, altzaria beste era batean erakustea da, era dinamikoago batean. Gaur arte, argazkiak soilik ikusten genituen, estatikoak. Bideoak beste joko mota bat ematen duela uste dut.

Blogarekin jarraitu egingo dugu, komunikazio zuzena lantzeko asmotan. Eta gainera Twitter ere erabiltzeko asmoa daukagu. Hemen interesgarrienak laburtasuna eta sakelekoan mezuak jasotzeko aukera dira.

Bukatzeko, kasualitatez blog honetara erori bazara, hadi egon zaitez Indubriken webgunera, zozketa politt bat egin behar baitugu!.

Aurreko astean blogean iragarri nuen  sorpresaren bat emango genuela, eta iruzkinetako galdetzen zuten ea Ikearen lehiakideak bilakatuko ote ginen. Hori, argi dago, gehiegi da, baina proiektuan eibartarrak egonda… nork jakin!! KONTUZ IKEA!!

Sua

Aurreko astean sua izan genuen gure lantegian. Egur pixkat erre zen baina ez zen beste munduko ezer gertatu. Txarrena argindarra kendu behar izan genuela su fundamentuz itzali ahal izateko.  Horren ondorioz, telefono eta internetik gabe egon ginen egun erdiz. Etxera heltzerakoan gure web orrian eta blogean abixu bat jartzea pentsatu nuen, gurekin harremanetan jartzen ahalegindu zen jendea jakinaren gainean jartzeko. Web orriko abixua kendua dago iada, baina blogekoa hementxe daukazute.

Gaur honi buruz aritu gara hitzegiten lanean. Batzuk zioten sutearena lau haizeetara zabaldu izana ez dela ona, itxura txarra ematen duela. Beste zenbaitzuk, ez diogu alde txarrik ikusten. Gure ustez, itxura txarra ematen duena telefonoak seinalerik ez ematea da. Zer pentsa lezake iadanik bere altzaria ordaindu duen bezero batek telefonoak seinalerik ematen ez badu?

Hala ere, beste lankideen iritzia ulertzen dut, sutea izan dugula jakitea ezin baita izan publizitate onegia (nahiz eta suteak ez duen eraginik izan ez gure lantokian ezta iaia ere gure planifikazioan).

Agian gardentasunean gehiegi sinisten dudalako izango da edota Cluetrain Manifestok dioen elkarrizketa hori itsu-itsuan jarraitu nahi izaten dudalako. Hori bai, hurrengoa halako zerbait gertatuz gero, zalantzak izango ditut zer egin. Espero dezagun denbora asko pasatzea hurrengo aldirako, edo hobe, ez dadila inoiz heldu une hori!.

Twittervision

Bildu.net-en bitartez heldu naiz Twittervisionera. Benetan kuriosoa da minutu pare batez begira geratzea munduko zein lekutan dagoen uneoro norbait Twitter erabiltzen eta zer nolako fenomenoa bilakatu den.

Nola lagun diezaioke blog batek interneten saltzen duen enpresa bati?

Demagun interneten altzariak bilatzen ari naizela, erosteko asmoarekin (zaila da sinistea motel, baina bazegok jendea altzariak zuzenean ikusi gabe erosten dizkikena!). Orokorrean Google jarriko luke lanean gustuko altzariak aurkitu arte.

Azken bi urteetan saltseatzen ibili ostean aurkitu ditudan altzarien salmentarako webguneak nahiko estatikoak izaten dira, oso gutxitan eguneratuak. “Azken berriak” bezalako atalean sartu eta duela hilabete batetako berria aurki dezakegu, edota “2006.eko urriaren 4an eguneratua” bezalako testuren bat.

Konfesatu beharra daukat Indubriken webgunean halako zerbait gertatzen zela bloga sortu arte. Azken berrien eta oferten atala ia eguneratu gabe geneukan. Gainera atal honetan ez da jartzen berria noizkoa den.

Orain iruditzen zait bloga bi asmok bultzatu zutela (blogekiko dudan “afizioaz” aparte, noski): batetik bezero eta erabiltzaileekin beste era batean mintzatzeko gogoa (gardentasuna?) eta bestetik Indubrik bizirik dagoen proiektu bat dela adieraztea bertan erosteko zalantzan dagoen jendeari.

Argi dago oraindik jendea ez dela fidatzen altzariak internetez erosteaz, baina agian bat baino gehiagok aurrera egitea erabakiko zuen noizean behin argitaratzen ditugun bezeroen argazkiak ikusi eta gero. Argazki horiek adierazi nahi dutena zera da, iada badagoela jendea pauso hori ematera ausartu dena, altzariren bat erosi digula.

Horretaz gain, zenbat enpresak daukate blog bat Gipuzkoan? eta Euskal Herrian? Ondo, orain kendu zerrenda horretatik  informatika enpresak, web orriak egiten dituztenak, marketing-eko enpresaren bat… zenbat geratzen dira? Zorionekoa zu enpresa hauei blog bat saldu nahi badiezu: izugarrizko merkatua daukak aurrean, baina asko kostako zaik txo!!

“Blog batek ez du nire enpresarentzako balio”. Agian ez, baina hauetakoren bati agian bai:

  • Liburudenda bat: blog bat azken berriak komentatzeko, liburu berriak proposatu, komunitate bat sortu, …
  • Zapata denda bat: blog bat iritsi zaizkien azken zapaten argazkiak erakutsiz, komunitatea sortu, …
  • Neska edo mutilentzako arropa denda: azken produktuak, azken berriak, komunitatea…
  • Bigarren eskuko autoen salmenta: dauzkaten autoen argazki bloga, …
  • Lore denda edo lorategiak egiten dituen enpresa: egindako azken lanak erakutsi eta komentatu, sasoiko loreei buruzko informazioa, …
  • Mendiko eta orokorrean abenturetarako materiala saltzen duten dendak: berdintsu…
  • Argazkilariak: hauek aspalditik dituzte argazki blogak.
  • Herriko antzokia edo zinema: etorri behar diren filmak iragarri eta informazioa eman, berriak, komunitatea, …

Honaino iritsi bazara zuk daukazu zuk pazientzia nire txapa hau jasateko!

Argazki bat, hiru ideia

img_1280.jpg

Hamar minutu baino gehiago behar izan ditut Bittor Sarasketa kaletik Julian Etxeberriarako bidea egiteko, autoz, noski. Arrazoia hor goiko argazkian aurki daiteke, Coliseoko obrak. Begira egonda hiru burutapen etorri zaizkit:

  1. Nola arraio daukate orain horrenbesteko presa lanak bukatzeko urteak eman dituztenean  alperrarena egiten? A bai, egia da, maiatzean daukaguna! Zertan ari ote nintzen pentsatzen. Bide batez, oroitu dut lagun batek esan zidala bere aitari (inguruko merkataria) aspaldi erakutsi ziotela barrukoa amaituta (dotore, portzierto). Coliseoko obrekin jarraituz, ze sateliteri otu zaio eguerdiko hamabietan Eibar tope dagoenean halako makinatzar batek Errebal kalea moztea????
  2. Ea norbaitek apustua onartzen didan: baietz maiatzerako Merkatu plazan kartelen bat jarri egin behar duten super gune komertziala iragarriz??!!
  3. Nahiago dudala elurrari begira egon Eibarren kotxearekin nabilenean, ze bestela estresak jango nau!

Geo-engineering

Geo-engineering (edota planetary engineering), euskaraz geo-injinerutza edo mundu-injinerutza bezala itzul daitekeela suposatzen dut.

Behin irakasle xelebre bat izan nuen. Klasean geundela halako zerbait planteatu zigun: “Dakizuenez unibertsitate honetan autoa aparkatzeko ez dago ia lekurik eta parkina beti dago betea. Nola konpondu daiteke arazo hau?” Guztiok aparkaleku gehiago nola egin hasi ginen pentsatzen: lurrazpiko aparkalekua, erreka gainean aparkaleku bat moldatu, … Berak beste era batean planteatu zuen: “arazoa izan liteke aparkaleku gutxi dagoela, edota auto gehiegi”. Harrapazak!!

Horixe etorri zait burura post honi izena ematen dion terminua artikulu batean irakurtzean. Funtsean, mundua jasaten ari den eguraldi aldaketa hozberoaren igoerak sortu du, beraz, zer egin? Orain arteko ideia guztiak negutegi efektua sortzen duten gas eta halakoak gutxiago sortzera bideratuak daude.

Geo-injinerutzak planteatzen duena, beste norabide batean doa: garbi xamar dago CO2 isurketak hazten ari direla, beraz, munduko tenperatura hozten ahalegindu beharko ginateke.

Artikuluan hainbat sistema azaleratzen dira mundua artifizialki hozteko, gutxi gora behera hauek dira:

  • Eguzkia eta lurraren arteko distantziaren erdian milioika objektuk sortutako ispilu-aterki moduko bat jarriko lukete. Era honetan eguzki izpien %1,8 desbideratzea lortuko litzateke. Proiektu hau da guztietan garestiena eta konplexuena. Pare bat bilioi dolar inguru (ezer gutxi, ezta?).
  • Jo dezagun espaziotik  goi atmosferara. Bigarren ideia aurrekoaren nahiko tankerakoa da eta gure atmosferan eguzkiaren izpiak islatuko lituzketen objektu txikiak zabaltzean datza. Hau naturan gertatu ohi izan da, adibidez, 1991.ean Pinatubo mendiaren leherketan hedatu ziren sulfato partikulekin. Kuriosoa bada ere, karbono dioxidozko poluzioak ere efektu bera sortzen omen du (Bilboko laino famatua?, gainera nahita egiten zuten!!). Sistema hau ez omen da bideragarria mundu mailan egiteko, eta hobea omen da leku mugatuetarako, adibidez poloetarako.
  • Lainoak aipatu ditut eta lainoekin bukatuko dugu. Azken ideiaren funtsa lainoak sortzean datza, itsas lainoak, zehatzak izateko. Itsasontzi arraro batzuk itsasoko ura aire bilakatuko lukete eta aire hau laino bilakatuko litzateke. Aurreko kasuaren tankeran, era lokalean eragiteko balioko luke (artikuluak dioenez, abuztu inguruan ipar poloan erabil liteke eta abendu parean berriz hego poloan).

Egunen batetan zientzialariren batek hau irakurriz gero, ez izan oso gogorra kritikekin!!

Elurra teilatuan …

… zakua lepuan… eta etxean bero bero. Hau lastima, bihar goizean Gasteiza joatekoa nintzen Araba Digitalak antolatzen duen Web 2.0 ikastaroa dela eta. Ikastaro hau Gorka Juliok ematen du eta dexenteko gogoa neukan harek esandakoa entzuteko. Bihar goizerarte itxaron beharko.

Hala ere, honek gogora dakarkit aspaldidanik pentsatzen dudan gauzetako bat. Halako kasuetarako bigarren plan bat edukitzea ez dela ideia txarra. Gainera, gaur egungo gazteok ordenagailuan bideoak ikusteko daukagun ohiturarekin, Enpresa Digitalaren Bideoteka bezalako ideiak gehiago garatu beharko liratezke. Nahiz eta bideo batek ez duen elkarrizketa garatzen eta datorren gehiegi bat 2.0 kontzeptuareki.

2007.eko martxoak 22: Gorkak bere blogean komentatzen duen bezala, Siberia-Gasteizko elurtea galanta izan da. Tamalez ni enaiz egon 9 ausarten artean. Hala ere, oraintxe jaso dut Araba Digitalaren email bat esanaz Bizkaian egingo den ikastaroan izena ematen ahaleginduko direla.

Dendariarena (hiru)

Dendariak zuhur eta tentuz jardun behar duen beste une bat arazoak dira. Bai, mundu zoragarri eta perfektuak ez dira existitzen, eta gure produktuek ere arazoak izan ditzakete. Adibidez, Indubriken kasuan, noizean behin gertatzen zaigun gauzetako bat bidalketarako erabiltzen dugun enpresak kolpetxoren bat ematea da. Pentsa, hiru bat aste itxaron ondoren produktua etxean izateko, hamaika kolpe dituela konturatzen gara!! Zer egin dezakegu? Ba zer egingo dugu bat! Bezeroakin hitzegin eta gauzak konpondu!

Aurreko postetan idatzitakoa berrestu beharra daukagu: bezeroarekin hitzegitea. Horregatik, aurrekoetan gehiegi aipatzen enuen kontu bat azaleratu nahi nuke: gure web orrian erraza izan behar da gure telefono zenbakia edota emaila aurkitzea. Gure kasuan, informazio honetaz gain kontsultarako formulario bat daukagu.

Aspaldi esperimentu bat egin nuen Google Talk eta Mesengerra erabiltzen. Egia esan behar badut, bi pertsonak bakarrik erabili zuten (eta bat gainera Azores irletakoa zen, bertara nahi zuen gure altzariak bidaltzea). Berez Redcoon dendan ikusi nuen Chat sistemak eman zidan mezularitza sistema hau erabiltzearen ideia, azkarra eta anonimoa zelako. Gauza txar bat dauka ordea: uneoro egon behar dela norbait galderak instant berean erantzuteko (emaila beranduxeago erantzun daiteke, hau berriz ez). Hori bai, gure kasuan, erabilera murritz hau izatearen arrazoietako bat gure web orrian argiegi ez dugula jarri izan daiteke.

Sarritan, “Ohiko galderen” (FAQ) atal bat nahikoa izan daiteke, baina aurkituko dugun baten bat galdera xelebreren bat egiten.

Motxean:

  1. Enpresarekin kontaktuan jartzea erraztu behar zaio bezeroari. Era azkar eta anonimoan bada, hobe.

Older Posts »